martes, 29 de mayo de 2018

BITXILOREA

Bellis Asteraceae familiako landare generoa da, erdialdeko eta mendebaldeko Europan jatorria duena. Generoko kiderik ezagunena basabitxilorea da. Lorea kamamilarenaren antzekoa duen belar landarea da, apaingarritzat lantzen dena; herri hizkeran, kamamila eta antzeko lorea duten belar landare guztiak.

Resultado de imagen de margarita flor
  

viernes, 25 de mayo de 2018

LIRIO

Resultado de imagen de liriosLirioa edo ostargi-belarra Iridaceae familiako eta Iris generoko landare belarkara da. Hosto luze eta meheak, bukaeran hainbat kolore ezberdineko loreak izan ditzake (more, urdin, zuri edo hori). Gaur egun asko kultibatzen da, gehienbat etxeetan apaingarri gisa erabiltzeko. Bizi ahal izateko lur hezeak behar ditu, erreka, zingira, iturburuetan adibidez.

jueves, 24 de mayo de 2018

MITXOLETA

(Papaver rhoeas) landare mota bat da, lore gorri bizia duena. Zelai eta bide basterretan agertzen da batez ere, apiriletik aurrera sarri gari edo garagar zelai osoaz estaliz. Jatorri ezezagunekoa da, baina Europa hegoaldekotzat eta Afrika iparraldekotzat jotzen da gehienetan, eskualde honetan antzinatik ezagutzen baita.Resultado de imagen de mitxoleta

LARAINONDOA



Resultado de imagen de donde suelen estar los naranjos mapaLaranja loreen olioa oso ona da, bere lorea zuria da, eta oso perfumatua da eta, bakarrik udaberriaan floratzen dira eta batez ere herri hauetan: Vokán-arenal, la fortuna, Chachagua,
Aguas Zarcas ...


larangak bere fruituak, laragak mota asko ditu laranja gozoa (Citrus x sinensis), laranja mingotsa (Citrus × aurantium) eta laranjak beste barietate edo hibridoekin lortzen da, India, Vietnam edo hego-ekialdeko Txinatik datozen antzinako hibridoak



KLABELINAK

Krabelia, julufrai edo mahoa (Dianthus) Caryophyllaceae familiako landare generoa da. Orri luze eta meheak eta hosto askotako loreusaindunak ematen dituen landarea da.Resultado de imagen de claveles

miércoles, 23 de mayo de 2018

VIOLA

Resultado de imagen de violeta florViola violazeoen (Violaceae) familiako landare loredunen genero bat da. Landare belarkarak dira, eta zurtoin herrestariak dituzte; hostoek peziolo luze edo laburrak dituzte, forma askotakoak. Loreak urdin ilunak, moreak, zuriak edo horiak izan daitezke, zurtoin luze eta finekoak. Espezie batzuen loreek lurrin goxoa dute, oso estimatua lurringintzan. Ospetsuak dira, adibidez Okzitaniako Tolosa inguruko bioletak. Landare apaingarri gisa erabiltzen da lorategietan eta lore-ontzietan (bioletak, pentsamenduak).
Nahiz eta orokorrean loreak udaberriarekin erlazionatzen ditugun, bioletak oso goiztiarrak dira eta negua iristearekin batera ikus ditzakegu bere lehen loreak gure zelaietan, udaberri-lore goiztiarrekin eta otsababarekin batera.

PETUNIA

Petunia belar-landare apaingarrien generoa bati (Petunia generoa) ematen zaio izena da, lore moreak, arrosak edo zuriak izaten dituena. 14 bat landare-espezie biltzen dira genero honen barruan. Hego Amerikako dira guztiak. 
Resultado de imagen de petuniaXVII. mendearen hasieran bi petunia-espezie sartu ziren Europan: Petunia axillaris eta Petunia violacea batez era. Lore zurikoa zen lehenengoa, eta lore gorrixkakoa bigarrena. Horien gurutzaketaz sortuak dira gaur Europan ezagutzen diren beste petunia-barietateak. Oso preziatuak dira lore apaingarri giza.
Zurtoin iletsua, arrautza edo bihotz-itxurako hostoak, txiki samarrak eta txandaka kokatuak, eta bost hostoko lore ikusgarriak dituzte, malbaren antzekoak. Fruitua kusku egiturakoa dute, hazi asko dituena.

BITXILOREA

Bellis Asteraceae familiako landare generoa da, erdialdeko eta mendebaldeko Europan jatorria duena. Generoko kiderik ezagunena basabitxilor...