Animaliek bezala landareek gameto ar eta eme ezberdinak garatu dituzte. Landare ezagunenen artean arren gametoak geruza gogorren barruan gordetzen dira, polena sortuz. Emeen gabetoak obuluen barruan gordetzen dira; behin fertilizazioa eman eta gero haziak sortzen dira. Bertan landare enbrioiak garatzeko behar dituen elikagaiak daude.
Landare askok loreak dituzte eta hauek dira horien sexu-organoak. Loreak normalki hermafroditak dira eta bai ar zein eme gametoak sortzen dituzte. Eme-organoak elkartu eta pistiloak sortzen dituzte. Euren barruan obuluak gordetzen dira. Ar organoak estamineak dira. Luzeak eta ilekarak dira eta pistilo eta petaloen artean tartekatzen dira, polena sortzeko.
Landareak ezin direnez mugitu beste metodo batzuk behar dituzte gametoak alde batetik bestera eramateko. Landare askok, adibidez konifera eta belarrak, polen oso arina sortzen dute eta haizearen esku uzten dute garraioa. Beste batzuek polen itsaskorrak dituzte, intsektuen esku utziz garraioa. Landareek nektarra sortzen dute intsektuak gerturatzeko.
KlKLATU HEMEN ETA LOREDUNEN UGALKETA IKUSTEKO
KLIKATU HEMEN POLINIZAZIOA IKUSTEKO
No hay comentarios:
Publicar un comentario