Belardientan ugari hazten den belar iraunkorra, zurtoin tentea eta 20-26 cm inguru luze duena. Hiru-kiribitzo eta hirusta-belar izenez ere ezaguzen da. Hosto txiki biribilak eta berdeak, erdian orban zuri bat dutenak izaten ditu; lorea, berriz, lore txiki gorri edo arrosa osatua. Berez Europan eta Asian hazten da, baina gaur ia mundu guztian dago zabalduta. Ganaduen elikaduran oso erabilia da.
Euskal Herriko zelaietan ere ikusi dezakegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario