Bellis Asteraceae familiako landare generoa da, erdialdeko eta mendebaldeko Europan jatorria duena. Generoko kiderik ezagunena basabitxilorea da. Lorea kamamilarenaren antzekoa duen belar landarea da, apaingarritzat lantzen dena; herri hizkeran, kamamila eta antzeko lorea duten belar landare guztiak.
martes, 29 de mayo de 2018
BITXILOREA
viernes, 25 de mayo de 2018
LIRIO
Lirioa edo ostargi-belarra Iridaceae familiako eta Iris generoko landare belarkara da. Hosto luze eta meheak, bukaeran hainbat kolore ezberdineko loreak izan ditzake (more, urdin, zuri edo hori). Gaur egun asko kultibatzen da, gehienbat etxeetan apaingarri gisa erabiltzeko. Bizi ahal izateko lur hezeak behar ditu, erreka, zingira, iturburuetan adibidez.
jueves, 24 de mayo de 2018
MITXOLETA
(Papaver rhoeas) landare mota bat da, lore gorri bizia duena. Zelai eta bide basterretan agertzen da batez ere, apiriletik aurrera sarri gari edo garagar zelai osoaz estaliz. Jatorri ezezagunekoa da, baina Europa hegoaldekotzat eta Afrika iparraldekotzat jotzen da gehienetan, eskualde honetan antzinatik ezagutzen baita.
LARAINONDOA
Laranja loreen olioa oso ona da, bere lorea zuria da, eta oso perfumatua da eta, bakarrik udaberriaan floratzen dira eta batez ere herri hauetan: Vokán-arenal, la fortuna, Chachagua,
Aguas Zarcas ...
larangak bere fruituak, laragak mota asko ditu laranja gozoa (Citrus x sinensis), laranja mingotsa (Citrus × aurantium) eta laranjak beste barietate edo hibridoekin lortzen da, India, Vietnam edo hego-ekialdeko Txinatik datozen antzinako hibridoak
KLABELINAK
Krabelia, julufrai edo mahoa (Dianthus) Caryophyllaceae familiako landare generoa da. Orri luze eta meheak eta hosto askotako loreusaindunak ematen dituen landarea da.
miércoles, 23 de mayo de 2018
VIOLA
Viola violazeoen (Violaceae) familiako landare loredunen genero bat da. Landare belarkarak dira, eta zurtoin herrestariak dituzte; hostoek peziolo luze edo laburrak dituzte, forma askotakoak. Loreak urdin ilunak, moreak, zuriak edo horiak izan daitezke, zurtoin luze eta finekoak. Espezie batzuen loreek lurrin goxoa dute, oso estimatua lurringintzan. Ospetsuak dira, adibidez Okzitaniako Tolosa inguruko bioletak. Landare apaingarri gisa erabiltzen da lorategietan eta lore-ontzietan (bioletak, pentsamenduak).
Nahiz eta orokorrean loreak udaberriarekin erlazionatzen ditugun, bioletak oso goiztiarrak dira eta negua iristearekin batera ikus ditzakegu bere lehen loreak gure zelaietan, udaberri-lore goiztiarrekin eta otsababarekin batera.
PETUNIA
Petunia belar-landare apaingarrien generoa bati (Petunia generoa) ematen zaio izena da, lore moreak, arrosak edo zuriak izaten dituena. 14 bat landare-espezie biltzen dira genero honen barruan. Hego Amerikako dira guztiak.
XVII. mendearen hasieran bi petunia-espezie sartu ziren Europan: Petunia axillaris eta Petunia violacea batez era. Lore zurikoa zen lehenengoa, eta lore gorrixkakoa bigarrena. Horien gurutzaketaz sortuak dira gaur Europan ezagutzen diren beste petunia-barietateak. Oso preziatuak dira lore apaingarri giza.
Zurtoin iletsua, arrautza edo bihotz-itxurako hostoak, txiki samarrak eta txandaka kokatuak, eta bost hostoko lore ikusgarriak dituzte, malbaren antzekoak. Fruitua kusku egiturakoa dute, hazi asko dituena.
martes, 22 de mayo de 2018
KALA
- Kala Zantedeschia aethiopica arazeoen familiako belar landare erraboilduna da, Lesothon, Hegoafrikan eta Swazilandian jatorria duena.
- Oso zurtoin laburra, hosto zabal luzeak eta erorkorrak, eta gider luzeko lorea, lore-hosto bakarrekoa eta kono itxurako izaten dute. Hosto berde ilunak, luze zabalak eta lore zuria ditu eta metro bete inguru luzea da.
lunes, 21 de mayo de 2018
ARROSA
Arrosa Rosaceae familiako landare loredunak dira. Zuhaixka arantzatsua, izen bereko loreak ematen dituena. Kolore askotakoak dauden harren, loreak normalean kolore gorria izan ohi dute. Loreen ondorengoari, sasifruitua dena, arkakarats deritzo, batez ere basaarrosarenari.
martes, 15 de mayo de 2018
HORTENTSIA
Hortentsia 70-75 espeziea dituen landare loredunen generoa da, hegoaldeko eta ekialdeko Asian eta Amerikan jatorria duena. Arrosaren ordenako zuhaixkak dira, lore handi ederrengatik lantzen direnak. Lore ederrak ditu, zuriak, urdinxkak edo arrosa kolorekoak; mordotan ateratzen zaizkio, zurtoinaren gune desberdinetatik, baina garaiera bera hartzen dute lore mordo guztiek. Apaingarri gisa erabiltzen da batez ere.
lunes, 14 de mayo de 2018
EKILOREA
Ekilorea (Helianthus annuus) Asteraceae familiako landare belarkara da. Ornamentu gisa nahiz olioa egiteko kultibatzen da.
Loreko hostoak bereziki horiak dira (marroiak eta laranjak ere izan daitezke) eta lorea egunean zehar biratzen da eguzkia aurrez-aurrez edukitzeko. Bere zurtoina metro pare bat edukitzera irits daiteke.
Amerikar jatorria du, Peru aldetik bereziki eta 1000 K. a. landatzen hasi zen. XVI. mendetik aurrera espainiarrek Europara esportatzen hasi ziren.
Ekilore fruitua %58 olio edukitzera irits daiteke. Ekilore olioa janaria prestatezeko erabiltzen da, nahiz eta oliba olioa bezain osasungarria ez izan. Biodiesela egiteko ere erabiltzen da.
Ekilorerearen haziak gosegarria bezala saltzen dira, baita txori jana bezala.
viernes, 4 de mayo de 2018
TULIPA
Tulipa edo idi-bihotza landare erraboilduna eta bizkorra da, lore ikusgarrikoa. Liciaceae familiakoa, espezieen jatorria Europa, Iparraldeko Afrika eta Asia da (Anatoliatik eta Irandik Txinako ipar-ekialderaino). Landarearen aniztasunaren erdialdea Pamir eta Hindu Kush mendietan eta Kazakhstango estepetan dago. Tuliparen barrenean 150 espezie inguru sailkatzen dira, baina hibrido asko ere badaude, XVI. mendetik aurrera lorezainek espezie andana gurutzatu baitituzte.
HIRUSTA GORRIA
Hirusta gorria edo sekula-belarra (Trifolium pratense) Trifolium generoko landarea da. Lorea arrosa bizia izaten da eta ekaina eta urria artean loratzen da.
Belardientan ugari hazten den belar iraunkorra, zurtoin tentea eta 20-26 cm inguru luze duena. Hiru-kiribitzo eta hirusta-belar izenez ere ezaguzen da. Hosto txiki biribilak eta berdeak, erdian orban zuri bat dutenak izaten ditu; lorea, berriz, lore txiki gorri edo arrosa osatua. Berez Europan eta Asian hazten da, baina gaur ia mundu guztian dago zabalduta. Ganaduen elikaduran oso erabilia da.
Euskal Herriko zelaietan ere ikusi dezakegu.
Belardientan ugari hazten den belar iraunkorra, zurtoin tentea eta 20-26 cm inguru luze duena. Hiru-kiribitzo eta hirusta-belar izenez ere ezaguzen da. Hosto txiki biribilak eta berdeak, erdian orban zuri bat dutenak izaten ditu; lorea, berriz, lore txiki gorri edo arrosa osatua. Berez Europan eta Asian hazten da, baina gaur ia mundu guztian dago zabalduta. Ganaduen elikaduran oso erabilia da.
Euskal Herriko zelaietan ere ikusi dezakegu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
BITXILOREA
Bellis Asteraceae familiako landare generoa da, erdialdeko eta mendebaldeko Europan jatorria duena. Generoko kiderik ezagunena basabitxilor...
-
Hirusta gorria edo sekula-belarra ( Trifolium pratense ) Trifolium generoko landarea da. Lorea arrosa bizia izaten da eta ekaina eta urria a...
-
Krabelia, julufrai edo mahoa (Dianthus) Caryophyllaceae familiako landare generoa da. Orri luze eta meheak eta hosto askotako loreusaindunak...
-
Tulipa edo idi-bihotza landare erraboilduna eta bizkorra da, lore ikusgarrikoa. Liciaceae familiakoa, espezieen jatorria Europa, Iparr...